Ane Herrero izango da Ford Mugarriko entrenatzaile berria 2011-2012 denboraldian
Akaba Bera Beran ibilitako 20 urteko arrasatear honek hartuko du Arrasate Eskubaloi Taldeko 2. Nazional mailako ekipoaren ardura, lana dela medio Edu Orgazek kargua uztea erabaki ostean. Aurten aulkitxoetan aurreneko esperientzia eduki du, kadeteekin, hain zuzen.
Berritasuna izango da Arrasate Eskubaloi Taldeko aulkitxoan, irailetik aurrera Ane Herrerok (Arrasate, 1991) lehen taldearen ardura hartuko baitu. Gauzak horrela, Herrerok Edu Orgazen lekua hartuko du, azken honek lana dela medio kargua uztea erabaki ostean. Orgaz azken denboraldietan talde nagusiaren entrenatzailea izan da, eta 2010-2011 denboraldian, esaterako, igoera faserako txartela lortu zuen.
Esperientzia handiko jokalari izandakoa da Ane Herrero, 13 urte zituela bere herriko taldean jokatzeari ekin baitzion. Handik gutxira, baina, Oñatirako bidea hartu zuen. Hainbat urte Aloña Mendin eman ostean, 2008. urtean Akaba Bera Bera talde donostiarraren deia jaso zuen jubeniletan jokatzeko. Urtebete kategoria horretan eman ostean, 18 urte zituela lehen taldera igo zen. Iaz jokatzeari utzi, eta Arrasate Eskubaloi Taldeko kadeteen ardura hartzea erabaki zuen.
Era berean, azpimarratu beharra dago bere kirol ibilbidean zehar Ane Herrerok selekzio ezberdinekin jokatu duela baita ere, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiakoarekin. 2009. urtean, esaterako, Polonian izan zen Espainiako selekzioarekin Kepno Cup torneoa jokatzen. Era berean, 2007an kadetea zela, Espainiako txapelketa irabazi zuen kategoria horretako Euskadiko selekzioarekin.
Gauzak horrela, erronka handi baten aurrean dago Ane Herrero. Hemendik aurrera jokalari moduan barneratutako ezagutzak aulkitxotik bere jokalariei transmititzea izango da bere lana. Ziur asko ilusioa eta gogoa ez zaiola faltako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario