VII. JESUS MARIA HERRERO "PITXI" MEMORIALA
Ford Mugarri eta Trapaga izango ditugu aurrez aurre “Pitxi” Herrero Memorialaren finalean
Ane Herreroren mutilek 36-30 hartu dute mendean Gure Auzune, eta bizkaitarrak ere nagusitu dira (24-23) Eibarren kontrako neurketan. Irabazlearen izena domekan jakingo dugu, goizeko 12:30etatik aurrera.
Arrasateko taldeak Gure Auzuneren kontra neurtu ditu indarrak gaur -zapatua- Iturripen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Aurreikuspenak bat etorri dira azken emaitzarekin, garaipena etxekoentzat izan baita. Arauzko denbora amaitzean markagailuak 36-30koa erakusten zuen etxekoen alde.
Gure Auzunek eta Ford Mugarrik jokatutako partidua.
Beste finalerdian, arratsaldeko 16:30etatik aurrera jokatu dena, Eibar eta Trapaga izan ditugu aurrez aurre. Norgehiagoka osoan zehar parekotasuna izan da nagusi, eta 10 minuturen faltan armaginak aurretik baziren ere, Trapagak markagailua irauli du. Gauzak horrela, bihar -igandea- jokatuko den finalerako txartela poltsikoratu dute bizkaitarrek 24-23 irabazita.
Eibar eta Trapagaren arteko lehia, bi taldeak 2. Nazional mailakoak, parekatua izan da oso.
Trapaga 24–23 Eibar
Ford Mugarri 36-30 Gure Auzune
No hay comentarios:
Publicar un comentario