19 septiembre, 2011

Arrasate Ford Mugarri 29 – El Pilar 28

“Pitxi” Herrero Memorialaren garaipena etxean geratu da

Gasteizko El Pilar taldeak bukaera arte borrokatu du, baina Ane Herrero entrenatzailearen ekipoak garaipena eskuratu du.



595.Eskub.Pitxi.11.Defentsa.jpg (id: 4988647)

Jesus Mari “Pitxi” Herrero Memorialaren 7. edizioa jokatu da asteburu honetan, Iturripeko kiroldegian.

Lehen jardunaldia jokatu zen atzo (zapatua), eta ondorengo emaitzak izan ziren: El Pilar 28 – Tolosa 27 eta Arrasate 35 – Trapagaran 13.

Gaur jokatu dira, alde batetik, txapelketako finala, eta beste batetik, 3. eta 4. postuak zehazteko partidua.

Azken partidu horretan, Tolosak 31-24 irabazi dio Trapagarani. Ondorioz, tolosarrek 3. postua lortu dute.

Finalean Ford Mugarri Arrasatek eta Gasteizko El Pilar-ek aritu dira. Partidua hasi baino lehen, omenaldi hunkigarri bat egin zaio Mariano Arrietari, klubeko presidenteari.

Arrietak urrezko eta zilarrezko pin bat jaso du, pin horretan klubaren sinboloa agertzen delarik. Oroigarri hori eman dio Ines Azpiazuk, hau da, hurrengo lehendakaria izango dena. Aurten izango da aldaketa.

Arrietak hunkituta jaso du esker oneko ekitaldi xumea, hain justu, Iturripeko harmailetako publikoaren txaloen artean.

Finalari dagokionez, El Pilarrek sartu du lehen gola, baina Arrasatek berehala erantzun dio, beste gol batekin (1-1 markagailuan).

595.Eskub.Pitxi.11.Garaikur.jpg (id: 5014945)
Berdintasun hori izan da nagusi lehen minutuetan. 3nako berdinketa ere egon da markagailuan.

Gasteizko taldeak min egin du ezker hegaletik golak sartuz, baita kanpoko jaurtiketekin ere.

Baina Arrasate Ford Mugarri nagusitzen hasi da, eta Nestor Callejaren hainbat goli esker, errenta polita lortu du markagailuan: 10-6.

Atsedenera aurretik iritsi da etxeko taldea: 17-13. Baina bigarren zatian maila jaitsi du, eta gasteiztarrek ordea ez dute amorerik eman. Nabarmendu behar da 19 zenbakiaren jokoa eta golak. Jokalari oso ona.

595.Eskub.Pitxi.11.Taldea.jpg (id: 5044270)
Dena den, Arrasatek jakin izan du markagailuko errentari eusten (24-20), nahiz eta azken minutuetan gauzak estutu zaizkien. Azken emaitza: 29-28.

Beraz, Ane Herrero entrenatzaileak lortu du bere aitaren omenezko memoriala irabaztea.

Ines Azpiazuk (“Pitxi”ren emazteak) txapelketaren garaikurra eman dio Arrasate Ford Mugarriko kapitainari, Nestor Callejari, publikoaren txaloen artean.

Beraz, egun konpletoa eta zorionekoa izan da Arrasateko eskubaloiarentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario