28 septiembre, 2012

Liga hasiera Ford Mugarrirentzat

Bizkaia aldean estreinatuko du denboraldia Ford Mugarrik
Ane Herreroren mutilek Leioan jokatuko dute aurreneko partidua, zapatu arratsaldean (20:00) Askartzaren kantxan. Sarrailagileak iazko arrakasta errepikatzen ahaleginduko dira.

Behin aurre-denboraldiko froga eta entsegu guztiak atzean utzita, Ford Mugarriko mutilek 2012-2013 denboraldiari ekingo diote asteburu honetan. Zaila izango bada ere, Ane Herreroren taldeak iazko denboraldikoa hobetzen bilatuko du, eta estreinaldiko partidua Bizkaia aldean jokatuko dute. Arrasatearrek Askartzari egingo diote bisita zapatuan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Iazko denboraldiarekin alderatuz, Arrasateko taldeak hainbat baja izango ditu: Nestor Calleja kapitain beteranoak erretiroa hartu du, baita Aitor Aldanondok ere; Larrañaga anaiak, berriz, beste talde batzuetara joan dira. Honetaz gain, Aitor Txabarri atezaina iaztik Australia aldean dago lanean, dena den, Gabon osterako espero dute bere itzulera.

Honenbestez, bost izango dira Ane Herrerok aurtengo denboraldian izango dituen bajak. Dena den, hutsune horiek betetzeko sarrailagileen artean hainbat aurpegi berri ere izango ditugu, guztiak harrobikoak: Oscar Macias, Jon Urrutia eta Aitzol Madinabeitia. Ohikoa den moduan, taldeak denbora beharko du egoera berrira moldatzeko; dena den, Mondraberrik jakin izan duenez jokalariak irrikan daude ikasturte berriari ekiteko.

Esan bezala, arrasatearrek iazkoa errepikatzea bilatuko dute, hau da, “gutxienez” lehenengo bien artean sailkatzea. Dena den, bai entrenatzaileak eta baita jokalariek ere “argi eta garbi dute partiduz partidu joan beharko” direla berriro ere liga irabazteko borrokan sartzeko. Aurreneko aurkaria, gainera, ez da edonolakoa izango, Askartza beti talde indartsuenen artean baitago.

590 (id: 2928091)Arrasateko taldeak 5 baja izango ditu aurten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario